Zerainen jaietan murgilduko dira
Andra Mari izango dute gogoan
Ostegunean emango zaie hasiera Zerainen Andra Mari jaiei. Abuztuaren 13ro bezala, gibel jatea egingo dute 20:00ean Liztormendi elkartean, aspaldiko ohitura gogora ekarriz. Izan ere, garai batean, herriko festetarako haragia izateko, bezperatan txekorra hil izaten zen, eta horren gibela izaten zen lehenik jaten zena, gal ez zedin. Ez da hau gaurko ekitaldi bakarra, 18:00etan herritarren bosgarren pilota txapelketaren final erdik ere jokatuko direlako.
Biharko egunerako ekitaldi ugari daude iragarrita, haurrei zuzenduta asko, eta tartean jaiei hasiera ofiziala emango dien pregoia eta suziria. Gauean Los Zopilotes Txirriaos taldeak eskainiko du kontzertua. Jaietako egun handia, berriz, larunbata da, Andra Mari eguna. Meza izango da goizez, eta txakolin-dastaketa eguerdiz. Arratsaldean eta gauean mozorroak nagusituko dira.
Jaiei igandean emango zaie amaiera, mezarekin, herriko gazten dastaketarekin eta bertso-afariarekin, baina astelehenerako ere egin dute zita, herria txukuntzeko.
Zerain, Andra Mari jaiak Abuztuak 13, osteguna 18:00. Herritarren V. Pilota txapelketako final erdiak. 20:00. Gibel-jatea Liztormendin. Abuztuak 14, ostirala 11:00. Haurrentzako puzgarriak eta rokodromoa. 12:00. Txirrindulari proba herritarrentzat. 13:30. Haur bazkaria Mandion. 17:30. Haur jaialdia. 20:00. Pregoia, suziriak eta kanpai bueltakoak. 22:30. Los zopilotes txirriaos. 00:00. Erromeria. Abuztuak 15, larunbata 09:00. Txistularien goiz eresia. 10:00. Bola txapelketa hasiera. 11:00. Meza nagusia. 12:00. Pilota txapelketa finala. 12:30. Txakoli dastatzea herriko musikariek alaitua. 17:00. Bola txapelketa, 2. saioa. 20:00. Triki poteoa mozorrotuta. Gaia: koloreak. 21:00. Mozorro afaria. 23:30. Erromeria Trakets-ekin. 00:00. Asto karrera. Abuztuak 16, igandea 10:00. Bola txapelketa. 11:30. Meza nagusia. 13:00. Herriko artzainek egindako gazten probaketa.Toka txapelketa. 17:00. Bola txapelketa. 20:30. Herri afaria. Bertsotan Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia. Ondoren, dantzaldia. Abuztuak 17, astelehena 16:30. Herri txukuntzea.