Agorreko Santikutzetarako sukaldari bila
Legazpiko jai hauetan egingo den sukaldaritza lehiaketarako izenak emateko epea ireki da
Irailaren 12an egingo da, goizez, eta aurten 33. edizioa beteko du. Legazpiko Agorreko Santikutzetako sukaldaritza lehiaketa izango da. Oraindik ez da zehaztu ser prestatu beharko den, baina izenak emateko epea ireki da. Irailaren 2ra arte egongo da zabalik.
Lehiaketa honetan herriko elkarte gastronokikoek, bestelako elkarteek, taldeek, kuadrillek, bikoteek… parte hartu ahal izango dute, eta udaletxean eman beharko dute izena edo, bestela, irailaen 2an arratsaldeko 18:00etan zein plater prestatuko den erabakitzeko Kultur Etxean egingo den bilerara agertu.
Iaz pistoa prestatu behar izan zuten partaideek, eta Izadi Zaleak elkarteko Jorge Gil eta Jesus Mari Garmendia izan ziren irabazleak.