Beasainmendiko mendi lasterketarako izen ematea irekita dago
Irailaren 6an egingo da, Usurberako 4,7 kilometroko igoerarekin
Beasaingo Beasainmendi auzoko festen barruan, mendi lasterketa egingo da aurten ere, irailaren 6an, igandea. Izenak emateko epea irekita daga honezkero.
Goizeko 11:30etan emango zaio irteera lasterketari, parrokia eta Artzaienea tartean dagoen plazatik. Helmuga, berriz, Agortako zelaian egongo da. Probak ohiko ibilbidea izango du: Usurberako 4,7 kilometroko igoera. Irteeratik helmugara bitartean 446 metroko garaiera aldea dago.
Izenematea www.herrikrossa.com web orrialdean egin daiteke. Lasterketaren egunean bertan ere egin ahal izango da, goizeko 10:00etatik aurrera, irteera puntuan. Aldez aurretik eginez gero, 10 euro ordaindu beharko da; egunean bertan, 12 euro.
Sari ugari izango dira: lehenengo, bigarren eta hirugarren sailkatuentzat, gizon zein emakume, baita herido lehenentzat ere. Iazko edizioan Oier Ariznabarreta durangarrak ezarritako 20 minutu eta 44 segunduko errekorra gainditzen duenak, bestalde, 80 euroko aparteko saria jasoko du.