Junior mailako txirrindulariak arituko dira lehian XXXIV. Beasain Proban
Iazko lasterketaren irteera
Larunbatean, abuztuak 29, goizeko 10:30etan abiatuko dira Beasaingo Nafarroa Etorbidetik Espainiako junior mailako txirrindulari onenak. Gipuzkoako Klasikoaren edo XXXIV. Beasain Probaren 117 kilometroak izango dituzte aurretik. Munduko txapelketaren aurreko azkeneko lasterketa izango da.
Beasaindik Alegira abiatuko dira txirrindulariak, handik Amezketara joateko. Alegira berriz itzulita, Beasain erditik igaroko da tropela 11:30ak aldera. Ormaiztegi, Mutiloa eta Idiazabal igarota, Beasainera itzuliko dira kirolariak, eta Ormaiztegira joko dute, Liernia eta Atagoititik bueltan, Legazpiraino joateko. Gero, Ormaiztegira abiatuko dira, Mutiloa eta Idiazabaletik Beasainera joateko berriz. Handik Olaberria aldera egingo dute, Lazkaora gero, eta Beasainen helmugaratuko dira 13:30ak aldera. Ibilbidean Lierniako mendatea igo beharko dute bi aldiz, eta Ataogitikoa eta Olaberriakoa behin.
Loinaz Txirrindulari Elkarteak antolatu du lasterketa.