Hiru proba dituzte aurretik Ampoko txirrindulariek
Ampoko elite mailako, 23 urtez azpiko eta junior mailako txirrindulariek hiru probei egin beharko diete aurre datozen egunetan. Bihar, abuztuaren 29an, juniorrak etxean neurtuko dira Beasaingo Pre Mundial proban. Junior mailako zortzi txirrindularik parte hartuko dute: Mikel Paredesek, Alvaro Arratibelek, Haritz Arteagak, Iker Imazek, Xabier Gozalok, Gorka Mendizabalek, Eñaut Noguerak eta Xabier Zabalak. Proba honetan 200 txirrindularik hartuko dute parte (UCIk mugatzen duen gehienezko kopurua). Proba 10:30ean hasiko da eta 117,5 km egingo dituzte, Amezketatik bira egin ondoren Lierniko gainetik, Atagoititik, berriz ere Liernitik pasa eta azkenik Olaberritik pasa ondoren iritsiko dira helmugara.
Egun berean, Llodion izango dute Euskaldun Torneoko proba berri bat eli eta sub-23koek. 15:30ean hasiko da lasterketa eta 128 kilometro izango dituzte aurretik txirrindulariek. Lau itzuli egingo dituzte ibilbide batean, tartean Malkuartuko gaina pasa beharko dute. Honako hauek dira Amporen elastikoa jantziko dutenak: Peio Goikoetxea, Aitor Gonzalez, Mikel Elorza, Alain Gonzalez, Asier Gandarias, Mikel Irizar, Julen Irizar, Jon Madariaga, Aitor Olaziregi, Andoni Mateos, Mikel Matxinea eta Xabier Contreras.
Etzi, azkenik, abuztuaren 30ean, Euskal Torneoko proba jokatuko da Zegaman elite mailekoek eta 23 urtez azpikoek. Goizeko 10:30ean hasiko da proba eta 130 kilometro ditu. Bi aldiz pasako dute Lierniko gaina, Atagoiti, Aztiri eta Barbari ere bai. Proba honetan errepikatu egingo dute hainbat txirrindularik. Bertan arituko dira Peio Goikoetxea, Aitor Gonzalez, Mikel Elorza, Alain Gonzalez, Ahetze Arratibel, Asier Gandarias, Mikel Irizar, Julen Irizar, Jon Madariaga, Mikel Matxinea Ekrik Mujika eta Aitor Olaziregi.
Bestalde, Ander Alonso txirrindularia Espainiako txapelketan pistan lastertzen ari da Euskadiko selekzioarekin.