Legazpiko Udalak mugikortasunari buruzko bilera deitu du
Legazpiko Udalak mugikortasunarekin lotutako aldaketak egin nahi ditu Juanastegi eta San Joan auzoetan eta bilera bat deitu du bizilagunei aldaketen berri emateko. Udalak behin behineko aparkaleku bat sortu nahi du Juanastegi 52n, Kale Nagusian aparkalekuak kentzeak arazorik sor ez dezan. San Joanen, berriz, errepidea bi norabidekoa izatea proposatuko dute: Laubideko errotondatik Urtatzazahar parkera doan aldapa arte. Neurri hauen berri asteartean emango dute: 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bileran, nahi duten legazpiar guztiek parte har dezakete.