Ospitaleko kanpo kontsulten eraikina martxan
Astelehenetik aurrera hasiko dira lanean hainbat espezialitatetako profesionalak Zumarragako Ospitaleko kanpo kontsulten eraikin berrian. Uztailean inauguratu zuten eta pediatria saila kokatu zuten, gainontzeko espezialitateak astelehenean hasiko dira lanean bertan, otorrinolaringologia
Astelehenetik aurrera hasiko dira lanean hainbat espezialitatetako profesionalak Zumarragako Ospitaleko kanpo kontsulten eraikin berrian. Uztailean inauguratu zuten eta pediatria saila kokatu zuten, gainontzeko espezialitateak astelehenean hasiko dira lanean bertan, otorrinolaringologia eta oftalmologia kasu. Hasieratik ospitaleratu gabeko pazienteak hartzen dituzten espezialitateak bertan kokatuko dituzte. Ospitaleratuta dauden pazienteek erabiltzen dituzten zerbitzu gehienak ospitaleko eraikin zaharrean utziko dituzte pazienteei trabarik ez eragitearren. Guztira 30 txoko ditu eraikin berriak, hamar txoko solairu bakoitzeko.