Gaur elkartasun afaria egingo dute Zegaman, eta bihar kuadrillen eguna. Itsason mendi bizikleta trabesia eta paella lehiaketa egingo dituzte bihar.
Agintarien soka dantza, astelehenean, Zegaman. / Tere Madinabeitia
Astea lasai pasa ondoren, asteburuan berriro ekingo diete San Bartolome jaiei Zegaman eta Itsason. Gaur iluntzean, esaterako, elkartasun afaria antolatu dute Zegaman. Lehenengo elkarretaratzea egingo dute, 20:00etan, eta gero udaletxeko arkupean afalduko dute. Errusiar entsalada, sahieskia, postrea eta kafea izango dituzte afaritan.
Bihar, berriz, kuadrillen eguna dute Zegaman. Eguerdian aterako dira kalera, Joselontxo’s txarangarekin, eta 14:30ean kuadrillen arteko bazkaria izango dute. Arratsaldean gazteentzako jolasak eta dantza lehiaketa izango dira, besteak beste, eta gauean herri afaria. Parranda egiteko aukera ere izango da, Guri 5 taldearen eskutik.
Igandean amaituko dituzte festak Zegaman, Beleari hileta eginda.
Itsason mendi bizikleta trabesia eta paella lehiaketa
Itsason ere hainbat ekintza antolatu dituzte jaien bigarren astebururako. Bihar arratsaldean mendi bizikleta trabesia eta paella lehiaketa herrikoia egingo dituzte. Hiruzpalau urte daramatzate paella lehiaketa antolatzen, baina dagoeneko arrakasta handiko ekitaldia da. Hamar bat bikotek parte hartuko dute, eta amaitutakoan plazan bertan afaltzeko aukera izango da, prestatutako paellak dastatuz.
Musika ere izango da bihar, gauean Itzartu taldearen kontzertua izango baita. Etzi amaituko dira jaiak Itsason ere, kanposantuko meza eta herri kirolekin.
EGITARAUAK:
ZEGAMA.
Bihar, larunbata. Kuadrillen eguna
- 10:00. Plater-tiroa Otzaurteko Bentaren atzealdean.
- 12:00. Herri kirolak herriko plazan.
- 13:00. Kuadrillak plazan elkartzea Joselontxo’s txarangarekin eta kalejira.
- 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria.
- 17:00. Dantza-lehiaketa Aitxuri Herri Eskolako patioan.
- 18:00. Jolasak gazteentzat Urgain-Berri atzean.
- 19:30. Kuadrillen kalejira buruhandi eta erraldoiekin batera Joselontxo`s txarangarekin.
- 21:30. Herri Afaria
- 21:00-22:00 eta 00:00-03:00. Guri5 taldearekin dantzaldia plazna.
Etzi, igandea.
- 10:00. LXXXII. San Bartolome txirrindu froga afizionatuentzat.
- 10:00-11:30. San Bartolome txirrindu froga afizionatuentzat.
- 19:00. Buruhandiak plazan.
- 19:30. Afari merienda belearen entierroan parte hartuko dutenentzat.
- 22:00. Adio Beleari.
ITSASO
Bihar, larunbata.
- 16:30. Mendi bizikleta trabesia.
- 19:30. Paella lehiaketa herrikoia.
- 23:00. Itzartu-ren kontzertua.
Etzi, igandea.
- 11:00. Hilerrian meza.
- 13:00. Herri kirolak.