Margo maleta bana jaso dituzte Feillet ahizpen inguruko tailerrean parte hartzeagatik.
Adur Casado eta Ane Arburua sarituak, Ane Arrieta museoko langilearekin. / Zumalakarregi
Ormaiztegiko
Zumalakarregi museoak martxoan jarri zuen martxan Feillet ahizpa margolarien inguruko erakusketa, eta
igandean amaituko da. Orain arte ikusteko aukerarik izan ez dutenek aste hau aprobetxa dezakete, hortaz.
Erakusketa Zumalakarregi Museoan badago ere, Maleta Didaktiko baten bidez, erakusketako edukia leku batetik bestera ibili da hilabete hauetan Gipuzkoan zehar: zahar etxeak, jubilatu elkarteak, aisialdi taldeak, margo eskolak…
Guztira mila lagun inguruk gozatu dute maleta honetako edukiez, eta horietako batzuetan, bakoitzak bere marrazkia sartu du maletan. Maletan marrazkia sartu zutenen artean, bi margo-maleta zozkatu zituzten aurreko astean. Adur Casado segurarra eta Ane Arburua zumarragarra izan dira sarituak.