Ampo Ordiziaren eta Gernikaren arteko partidako une bat. Argazkia: Ainhoa Muriel
Abuztuaren erditik lanean ari badira ere, asteburuan izan dute zaleek Ampo Ordiziaren talde berria zelaiaren gainean ikusteko lehen aukera. Aurre denboraldiko partida eta lagunartekoa izanagatik, zaleen bazuten entrenatzaile eta jokalari berriak bertatik bertara ikusteko gogoa, eta bero handia egin bazuen ere, jende ugari bildu zen Altamirako harmailetan.
Partidari dagokionean, Ordiziak 19-13 mendean hartu zuen Gernika. Hasiera ordea, goraberatsua izan zen etxeko taldearentzat. Gernikak bi entsegurekin (0-5 eta 0-10) hartu zuen aurre, baina Erbinak eta Springek egindako beste entsegu banarekin, markagailuan aurrea hartu zuten etxekoek (14-13). Bigarren zatian, Roberto Carracedok egindako entseguari esker, bost puntuko aldea (19-13) atera zioten markagailuan Gernikari.
Datorren larunbatean, aurre denboraldiko bigarren partida jokatuko dute, Getxoren kontra. Denboraldia berriz, hilaren 20an hasiko dute.