Beasain futbol taldeak bi berdinketekin hasi du denboraldia
Santurtziren eta Berioren aurka bana berdindu dute beasaindarrek
Abuztuaren 22an hasi zuen Beasain futbol talde nagusiak denboraldi berria, Loinatz zelaian, Santurtziren (Bizkaia) aurka jokatuz. Bi taldeek gol bana sartuta bukatu zen partida.
Atzo ere, Berioren aurka, emaitza berarekin bukatu zen partida eta puntu bat lortu zuen talde txuri urdinak. Hirugarren mailako Sailkapenaren erdialdean, 11.postuan da Beasain, 2 punturekin.
Datorren asteburuan, etxean hartuko du Alaves B taldea.