Junior mailako mundialaren aurreko lasterketa izan zen larunbatekoa; 44 talde eta 200 txirrindulari elkartu ziren
Gaizka Sotil, Franklin Chacon eta Tomeu Gelabertek osatu zuten podiuma.
Ekin taldeko Gaizka Sotil txirrindulariak irabazi zuen larunbateko Beasaingo Proba. 117 kilometroko ibilbidea 2:53:23 denboran egin zuen bizkaitarrak. Zazpi segundo beranduago heldu ziren helmugara Oid Cycling Team taldeko Franklin Chacon eta Alberto Contador CDC taldeko Tomeu Gelabert.
Junior mailakoentzat mundialaren aurreko lasterketa izan zen Beasaingoa.
Beroa izan zen lasterketaren ezaugarri nagusia eta beroak eragindako gogortasunaren lekuko da 200 txirrindularitatik 74 bakarrik heldu zirela helmugara.