
Larunbatean Beasaingo Igartza auzoan jokatuko den dualtoiko ibilbidea egingo dute
bihar. Hitzordua
19:00etarako jarri dute, Antzizar kiroldegiaren kanpoan. Ibilbideko lehen sektorea korrika egingo dute, eta bigarren eta hirugarren sektoreak bizikleta gainean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, norberak eraman beharko du txirrindua, eta lehen sektorea korrika egiten ari diren bitartean txirrindu eta txirrindurako zapatilla denak garaje batean gordeko dituzte.