Odol emaileak ikasturte berriari hasiera ematen lehenak izan dira
Urretxuko eta Zumarragako odol emaileek hitzordua izan dute gaur Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Lehenengoak izan dira ikasturte berriari hasiera ematen. Goierriko Hitzak elkarteak bi herriotan duen ordezkaritzaren buruarekin hitz
Urretxuko eta Zumarragako odol emaileek hitzordua izan dute gaur Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Lehenengoak izan dira ikasturte berriari hasiera ematen. Goierriko Hitzak elkarteak bi herriotan duen ordezkaritzaren buruarekin hitz egin du, emaileekin ere bai eta gaur, oporraldiaren agenda kontuak direla eta, han izan da, baita ere, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko lehendakaria. Guztien iritziak eta azalpenak jaso ditugu eta etzi horiek denak ehunduko ditugu Gipuzkoan 50 urtez eta Urretxun zein Zumarragan 35 urtez bizirik dagoen elkarte bati buruzko erreportajean. Emaileek gora egin al dute? Behera? Gazteek lekukoa jaso al dute? Zergatik da inportantea odola bankuetan behar dena baino lehenago egotea? Gipuzkoa eta Goierri aurretik al doaz beste lurralde zein herrialde batzuekin alderatuta?