Udako argazki lehiaketara irudiak bidaltzeko garaia da
Irailaren 30era bitartean jasoko ditugu argazkiak
goierri.hitza.eus webgunera igoko ditugu, eta irakurleek gustukoen dutena aukeratu ahalko dute.
Lehiaketan parte hartzeko, argazkiak goierri@hitza.eus helbidera bidali behar dira, eta argazkiak bidaltzerakoan, ezinbestekoa izango da harpide datuak eta kodea, izen-abizenak, telefonoa, helbidea, herria eta harpide kodea zehaztea. Argazki bakoitza non dagoen eginda eta argazkiari buruzko azalpen bat ere bidali beharko da.
Hiru sari nagusi
Beasaingo Fotoetxe argazki dendak eta GOIERRIKO HITZA egunkariak antolatutako lehiaketaren barruan, hiru sari nagusi banatuko dira aurten. Fotoetxeko Joxe Mari Telleria eta Lake Oiarbide eta GOIERRIKO HITZAko lan taldea izango dira epaimahaia. Fotoetxek bi sari emango ditu: metakrilatoan eta 100×100 neurrirainoko tamainan inprimatutako argazki bat eta neurri berean baina oihalean inprimatutako beste argazki bat.
GOIERRIKO HITZAren sari nagusiak Erratzuko (Nafarroa) Kastonea nekazal etxean egonaldia eta Artzaienea jatetxean otordua izango dira; sarean boto gehien lortzen dituzten sei argazkiek ere saria izango dute. Gustukoen duzun argazkiari zure botoa emateko sartu ondoko loturan: ARGAZKI LEHIAKETA.
Hamargarren ediziora iritsi da dagoeneko GOIERRIKO HITZAren eta Fotoetxeren lankidetzatik sortutako Udako Argazki Lehiaketa, eta dagoeneko hasi gara argazkiak jasotzen. Irailaren 30era bitartean jasoko ditugu lehiaketarako argazkiak.
GOIERRIKO HITZA egunkariko harpideei zuzendutako lehiaketa da eta, harpide bakoitzak nahi adina argazki bidali ahalko ditu lehiaketan parte hartzeko. Argazki guztiak