Idiazabalgo plazan elkartuko dira 09:00etan, eta ibilbide motza egingo dute. Entrenamendurako izen emateko epea bihar amaitzen da.
Irailaren 13an egingo dute III. Axari Trail mendi lasterketa Idiazabalen, Mikel Garmendiaren oroimenez. Igande honetan, berriz,
entrenamendu ofiziala izango da. 09:00etan elkartuko dira Idiazabalgo plazan, eta ibilbide laburra egingo dute. 16,7 kilometro ditu ibilbide laburrak —luzeak 25,4—. Aurten, gainera, aldaketa txiki bat izango da ibilbide laburrean, eta horren berri izateko balio dezake igandeko saioak.
Bihar da entrenamenduan izena emateko azken eguna,
sasoiankz.com webgunearen bitartez.
Igandeko entrenamenduan, gainera,
La Sportiva markako zapatilak probatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Hiru modelo ezberdin egongo dira aukeran: Bushido, Mutant eta Ultra Raptor. La Sportivako komertzialak entrenamenduan izango dira, eta korrikalariei modelo bakoitzaren ezaugarriak azalduko dizkiete. Entrenamendua amaitzerakoan, berriz, parte hartzaileek zapatilen inguruko galdetegi bat erantzun beharko dute.
Igandeko entrenamenduan parte hartzen duten guztiei kamiseta bat oparituko diete, eta beste opari sorpresa batzuk ere izango direla aurreratu dute antoaltzaileek. Bestalde, luntxa ere izango da, indarrak berreskuratzeko. Dutxatzeko aukera ere izango da.
Axari Traileko izen ematea. Axari Trail lasterketarako izen ematea ere oraindik irekita dago. Irailaren 9a arte, kirolprobak.com webgunearen bitartez eman daiteke izena.