Beasaingo Udalak langabezian dauden herritarrentzat, sei lanpostu eskaintzen ditu, sei hilabeterako, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Zerbitzuak tokiko enplegua sustatzeko programaren barruan.Baserrietako eurien ur sareak egokitzeko hiru peoi kontratatuko d...
Beasaingo Udalak langabezian dauden herritarrentzat, sei lanpostu eskaintzen ditu, sei hilabeterako, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Zerbitzuak tokiko enplegua sustatzeko programaren barruan.
Baserrietako eurien ur sareak egokitzeko hiru peoi kontratatuko ditu, lanaldi osoan. Lanaldia urrian hastea aurreikusten da.
Olaran eraikinari zein erabilpen eman aztertzeko, berriz, teknikari bat (soziologian lizentziatua) hartuko du, % 55eko lanaldian, azaroaren 16an hasteko.
Udal Harrera Bulegorako ere administrari bat kontratatu nahi du udalak. Lanaldi osoko postua da izango da hori ere; azaroaren 16an hastekoa.
Azkenik, enpresa berriak eta lanpostuak sortzeko sustapena eta bultzada emateko beharrezkoak diren ekintzak burutzeko helburuarekin, Ekintzailetasun teknikaria ere kontratatuko du udalak. % 55eko lanaldia izango da eta azaro erdialdetik aurrera hastea aurreikusten da.
Interesatuek Lanbideren Beasaingo bulegora (Gipuzkoa plaza) joan beharko dute.