![Etxegarate](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/09/Etxegarate.jpg)
Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak SER irratian egindako adierazpenen arabera, datorren urtean jarri lezakete martxan Irundik Etzegaratera arteko bidea egiteagatik ordaindu beharreko sistema. Olanok egindako adierazpenen arabera, “matrikulak irakurtzen dituen sistema bat” proposatzen du EAJk, pisu handiko ibilgailuentzat: “Lehen irakurgailua Irungo ordainlekuan egongo da, eta bigarrena Etzegaraten. Hala, bi puntuetatik igarotzen den ibilgailuak errepide zati hori egiteagatik ordainduko du”.
Etzegaraten ordainlekua jartzeko prozesuaren lehen zatian “gai juridikoak” landuko dituztela aurreratu du Olanok, eta ondoren egingo dute proiektuaren “proposamen zehatza”. Gipuzkoako Batzar Nagusietara gaia eraman eta bertan eztabaidatuko dute, baina Olanoren ustez “aurreikuspenen arabera onartu egingo da”.