Greba egingo dute bihar Renfeko langileek
Gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte
CCOO, CGT eta Semaf sindikatuek ez dute akordiorik lortu Renferekin eta ministeritzarekin eta biharko deitutako grebarekin aurrera egitea erabaki dute langileek. 24 orduko geldialdia egingo dute. Lanuztearen aurrean gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte eta emandako datuen arabera trenen %20 eta %75 martxan izango dira. Iruindik Brinkolara arteko linean, esaterako, trenen gehiengoa martxan izango da.
Sindikatuetako ordezkariek emandako informazioaren arabera, biharko lanuzteaz gain, hilaren 11n, 14an eta 15ean ere lanuzteak egitea dute aurreikusita. Tren gidarien garapen profesionala oztopatzen duten neurrien aurkako greba da biharko langileek deitu dutena, langile berriak kontratatzeko eskatzen baitute.
Aldaketak txarteletan
Biharko, zein gainerako hiru egunetarako, deitutako lanuzteen aurrean Renfek jakinarazi du nahi duten bezeroek trenerako hartuta dituzten txartelak aldatzeko aukera izango dutela. Gainera, grebaren ondorioz bidaiatu ezinda geratzen diren bidaiariei hurrengo trenean joateko aukera eskainiko diete, beti ere hurrengo trenean lekurik badago.
Gutxieneko zerbitzuen ordutegiak Irun-Brinkola linean: Ordutegiak