![IMG-20150903-WA0016](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/09/IMG-20150903-WA0016.jpg)
Goizean goiz hasita, Itsasoko plazan zeuden eskola zaharraren eraikuntza eta apaizetxea eraitsi dituzte makinek. Hutsik geratu den orubean hiru etxebizitza eraikiko dituzte, txalet atxikien formarekin.
Lan hauekin, Itsasoko herrigunean etxebizitzak eraikitzeko proiektuaren bigarren faseari ekin zaio. Lehenengo fasean, 2006an amaitutakoa, plazatik behera beste hamar etxebizitza eraiki ziren, bi etxebizitzako bost etxetan banatuta.