Hamaikagarren urteurrena ospatzeko batzar berezia, bazkaria, kontzertua eta akelarrea antolatu dituzte bertan.
Afari begetarianoa Beasaingo Gaztetxean.
Beasaingo Melmak Gaztetxea 11. urteurrena ospatzen ari da eta larunbaterako proposamen berezia egin dute: Itsasoko Kizkitzara egun pasa. 10:00etan gaztetxetik irtengo dira eta 11:00etan batzar berezia egingo dute.
Bazkaria ere bertan prestatuko dute. Gaztetxetik jakinarazi dutenez, garrantzitsua da lehenbailehen bazkarirako izena ematea. Bazkalondorenerako jokoak prestatu dituzte.
Musikak ere izango du lekua Kizkitzan: 19:00etatik aurrera Apalatxeren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da. Ondoren, Hurrikaneren eskutik, Y tu que ves? bakarrizketa saioa izango da. Egunarekin amaitzeko, akelarrea egingo dute.