Andre Mari jaiak ospatuko dituzte Lierniko eta Kizkitzako ermitetan
Andre Mari eguneko festak ospatuko dituzte igandean eta asteartean Liernin. Igandean, Segurako txistularien goiz eresiarekin hasiko da festa. 09:30ean, gazte mailako XXXIV. Lierniko Txirrindulari probaren lehenengo zatia hasiko da; 60 kilometroko ibilb...
13:15ean toka lehiaketa, 13:30ean meza nagusia eta 14:30ean herri bazkaria izango da. Talde bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du eta bertan parte hartu nahi dutenek udaletxera deitu beharko dute. Gaur da horretarako azkeneko eguna. Arratsaldean, berriz, herri kirolen txanda izango da. Azurmendi, Ugarteburu, Zaldua eta Dorronsoro aizkolariak ariko dira nor baino nor. Idiazabalgo Xabier Aranburu Guztak harriarekin eskainiko du ikuskizuna. Jarraian, erromeria izango da.
Asteartean, Andre Mari egunean ere, festa izango da Liernin. 11:30ean meza izango da. Egun osoan Elustondo anai-arrebak ariko dira giroa alaitzen.
Asteartean Kizkitzan
Itsasoko Kizkitzan ere Andre Mari eguna ospatuko dute asteartean. 12:00etan meza izango; aurretik toka txapelketa. Bazkaria, bertsolariak, Balzola anaiak trikitilariak, eta fardo jaurtiketa ere izango dira. Iluntzean afari merienda egingo dute Itsasoko plazan.













