Antion ospatzen ari dira tabernaren bigarren urteurrena
Antioko Interpretazio Zentroak hartzen dituen taberna zein jatetxea ireki zirela bi urte bete dira egunotan. Gaur urtemuga ospatzen ari dira tarbenaren portxean. Haurrentzako tailerrak eta puzgarriak ipini dituzte. Sagardo kupel
Antioko Interpretazio Zentroak hartzen dituen taberna zein jatetxea ireki zirela bi urte bete dira egunotan. Gaur urtemuga ospatzen ari dira tarbenaren portxean. Haurrentzako tailerrak eta puzgarriak ipini dituzte. Sagardo kupel bat ere badago eta pintxoak banatuko dituzte; guztia doan. Zumarragako Udalak, bide batez, Antioko ermitari Repsolek antolatzen duen txoko ederrenaren lehiaketan babesa eman dioten guztiei esker ona adierazi nahi die gaurko ospakizunaren bitartez.