Bost beasaindarrak hartu dute parte orain arteko lasterketa guztietan. Bosgarrena igandean izango da, Usurbe Igoera; seigarrena eta azkena San Silbestre egunean.
Goio Mujika Garingo lasterketan.
Beasainen egiten diren korrika lasterketak indartzeko eta beasaindarrak herriko probetan parte hartzera bultzatzeko Beasaingo Challengea egiten ari dira aurten. Intxaurpe, Arrastaka, Beti Bizi, Bealak, Usurbe Batzordea eta Garin Auzoko Batzordeak antolatu dute zirkuitua Basaingo sei lasterketekin. Challengean ez da lasterketetan egiten den denbora neurtzen eta saritzen, egiten diren lasterketetan parte hartzea baizik.
Dagoeneko lau lasterketa jokatu dira Beasainen eta herriko bost korrikalarik hartu dute parte lasterketa guztietan:
Markos Alustizak, Goio Mujikak, Victor Asensiok, Andoitz Imazek eta Aitor Ormazabalek.
Lau lasterketetatik hirutan parte hartu dutenak, berriz, bederatzi dira:
Angel Martin, Eneko Dorronsoro, Elena Calvillo, Jon Torres, Iker Zaton, Santi Cerezo, Iñaki Etxeberria, Iker Urretabizkaia eta Javier Calvillo.
Aurtengo challengea amaitzeko bi lasterketa geratzen dira: igandean Usurbe Igoera eta abenduaren 31n San Silbestrea. Antolatzaileek bi probetan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte korrikalariak.
dira elkarte horiek.