Irailaren 19an eta 20an XXV. Europako Historiaurreko Arku eta Bultzatzaile Tiro Txapelketa jokatuko da San Adrian-Leizarrate igarobidean, eta horren harira antolatu dute tailerra.
Arku tiro txapelketa, Oiandun. / Iñaki Gurrutxaga
Irailaren 19an eta 20an txapelketa berezia hartuko du Aizkorri-Aratz Natura Parkeak, izan ere bertan jokatuko da XXV. Europako Historiaurreko Arku eta Bultzatzaile Tiro Txapelketaren manga bat. Txapelketa honen
helburu nagusia historiaurrean erabiltzen ziren bi ehiza tresnaren erabilera zabaltzea da, arkuarena eta bultzagailuarena.
Txapelketa horren harira, bihar tailer bat antolatu du Anduetza parketxeak. Europako txapelketaren arauak azalduko dituzte tailerrean, eta historiaurreko armak nola egiten diren irakatsiko dute.
11:00etatik 13:00etara izango da tailerra.