Lourdes Odriozola historialariak egin du aurkezpena. D'Elikatuz zentroan ikus daiteke irailaren 27ra arte.
‘Sagardogintza gure baserrietan’ erakusketa inauguratu dute Ordizian.
Garai batean sagardoa Euskal Herriko edari nagusia eta funtsezko elikagaia izatera iritsi zen. Hala ere, sagardoaren historia ez da homogeneoa izan eta hainbat arrazoiek ondorioztatuko aldaketa garrantzitsu bizi izan ditu historian zehar. Gaur, Ordizian inauguratu duten ‘Sagardogintza gure baserrietan’ erakusketak sagardoaren historia eta sagardoaren munduak euskal baserriarekin duen harremana erakutsi nahi ditu.
Lourdes Odriozola historialariak VI. mendetik gaur egunera arte sagardoaren munduak bizi izan dituen garapen eta gora-behera historikoak bildu ditu testuz, argazkiz eta grabatuz osaturiko 16 azalpen paneletan.
Ordiziako D’Elikatuz zentroan ikus daiteke erakusketa irailaren 27ra arte.