Areto futbol taldearen Garagardo Festa ospatzen ari dira Idiazabalen
Atzotik, areto futbol taldearen Garagardo Festa ospatzen ari dira Idiazabalen. Atzo jende asko hurbildu zen pilotalekura eta gaur eta bihar ere jende asko elkartzea espero dute. Gaur, 18:00etatik 04:00etara irekiko dute frontoia.
Hemezortzi garagardo ezberdin edateko aukera izango da azokan. Besteak beste, Newcastle Brown Ale, Guinnes, Paulaner, Heineken, Murphy’s, Desperados eta Affligen garagardoak izango dituzte. Alkoholik gabeko garagardoa ere eskainiko dute. Pitxarra bi euroan salduko dute, eta garagardo bakoitza hiru euro eta erdian erosi ahal izango da.
Bestalde, jateko aukera ere izango da Idiazabalgo Garagardo Festan. Ukondoa, saltxitxak, patata tortila, solomoa, hirugiharra eta haragi brotxetak salduko dituzte, besteak beste.