Ataundarrak San Gregorio auzoko jaiak ospatzen ari dira
Ostegunean Ataungo San Gregorio auzoko jaiak hasi ziren. Gaur, haurren eguna ospatzen ari dira. Goizean txupinazoa egin dute eta haurrek marrazkia margotzeko aukera eduki dute. Horra hor gaurko eta biharko egitarauak.
Gaur
14:00. Haurren bazkaria.
15:00. Puzgarriak eta jolasak.
16:00. Plater tiroa.
17:30. Gazte ‘Konkisa’.
19:00/00:00. Garilak 26 taldea.
21:00. Pintxo afaria.
02:00. Mozorrotuen sariak.
Igandea
11:30. Pilota partidak.
13:00. Kantu poteoa.
18:00. ‘Hartzek ez dute zirkoan egon nahi’ antzerkia (Nelumbo).
20:00. Gazta eta ardo dastatzea.