Elustondo trikitilariek hartuko dute gaur Latxartegi parkea
Legazpiko Musika Parkean egitasmoaren azken kontzertua eskainiko dute 18:30ean
Elustondo anai-arreba legazpiarrek beren bakarkako lehen diskoa aurkeztuko dute gaur 18:30ean Latxartegi parkean eskainiko duten kontzertuan. Diskoan parte hartu duten hainbat musikarik parte hartuko dute emanaldian: Michel Longaronek (bateria), Amaiur Cajaravillek (kontrabaxua), Gurutz Bikuñak (gitarra akustikoa), Xabier Zeberiok (biolina) eta Estitxu Pinatxok (ahotsak). Elustondotarrek sorpresaren bat egongo dela ere iragarri dute.













