Haurrek duatloia egin dute gaur goizean Beasainen
Beasaingo Igartza Oletan haur eta gaztetxoentzako duatloia egon da gaur goizean. 11:00etan, 2010-2012ra jaiotakoak aritu dira; 11:15ean 2007tik 2009ra jaiotakoak; 11:30ean 2004tik 2006ra jaiotakoak eta 12:00etan 2000tik 2003ra jaiotakoak. 51 haurrek parte hartu dute guztira.16:00etan, berriz, III. Igartzako mendi duatloia hasiko da. Lasterketa hau Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren lehena izango da. Kirolariek Igartza auzoko baserri bideetatik zehar egingo dute 20 kilometro inguruko bidea, korrika eta bizikletaz. Hiru zati izango ditu lasterketak. Lehenengo, 5,41 km korrika. Bigarren zatian, 13,36 km bizikletan. Eta azkeneko zatia ere korrika egingo dute. Zati hau 3,15 kilometrokoa izango da. Irabazlea 17:30ak baino lehenxeago helduko da helmugara.













