Julen Larruzea eta Meritxell Henales bizkaitarrek irabazi dute Igartzako mendi duatloia
Gaur arratsaldean III. Igartzako mendi duatloia egin dute. Gizonezkoen artean Garribikes taldeko Julen Larruzea larrabetzuarra nagusitu da eta emakumezkoen artean Bike Zona taldeko Meritxell Henales bilbotarra. Gizonezkoen artean, bigarrena Endika Gartzia zubietarra izan da eta hirugarrena Kepa Vallejo etxegoientarra. Bigarren emakumea Amagoia Legarra izan da eta hirugarrena Arantxa Artetxe. 83 lagunek parte hartu dute.
Lasterketa hau Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren lehena izan da. Kirolariek Igartza auzoko baserri bideetatik zehar egingo dute 20 kilometro inguruko bidea, korrika eta bizikletaz. Hiru zati izan ditu lasterketak. Lehenengo, 5,41 kilometro korrika. Bigarren zatian, 13,36 kilometro bizikletan. Bukatzeko, 3,15 kilometro egin dituzte korrikan.