Rockus kuadrillak irabazi du Ordiziako herri kirol txapelketa
Emaneurre taldeak herri kirol txapelketa antolatu du Euskal Jaien barne. Gaur goizean jokatu dute eta Rockus taldea nagusitu da. Finala Pluying taldearen aurka jokatu du. Sokatira txapelketa ere egin dute eta hau Pluying taldeak irabazi du. Emaneurre taldeari nagusitu zaio finalean. Hamalau kuadrillek parte hartu dute. Horietako bi neskek osatu dute eta beste bi mistoak izan dira.