Aritz Egea Agortara bidean.
Aritz Egea urretxuarra izan da bizkorrena aurten Usurbeko Igoeran, 21:14 denborarekin. Bigarren Mikel Beunzak egin du eta hirugarren Juanjo Igartzabal ezkiotarrak.
Emakumezkoetan Elena Calvillo beasaindarra izan da irabazlea, 29:50 denbora eginda. Oihana Arratibel iritsi da bigarren helmugara eta hirugarrena Agortan Amaia Barandiaran beasaindarra izan da.
Beasaingo Artzaieneako plazatik Agortara, 4,7 kilometroko malda igo behar izan dute korrikalariek aurten ere, eta guztira, 63 parte hartzaile iritsi dira helmugara. Beasainmendiko festen barruan atzo goizean egin zuten Usurbeko Igoera proba.