Erromeria egingo dute gaur Kizkitzan
Itsasoko Kizkitzan Andre Mari eguna ospatuko dute gaur. Eguerdiko 12:00etan meza izango da; aurretik toka txapelketa. Bazkaria, bertsolariak, Balzola anaia trikitilariak, eta fardo jaurtiketa ere izango dira. Egun osoan zehar Itsasoko Ostatukoek taberna izango dute irekita bertan. Iluntzean afari merienda egingo dute Itsasoko plazan.