Giro ederrean ospatu dituzte Lierniko Andre Mari jaiak mutiloarrek
Festa eguna izan zuten atzo Liernin. Segurako txistularien goiezeresiarekin hasiko zuten eguna, eta ondoren XXXIV. Lierniko Txirrindulari proba jokatuko zen, gazteen mailakoa. Aritz Kortabarria izan zen probaren irabazlea. Sailkapen osoa gtxe.com webgunean ikus daiteke.
Eguerdian herri bazkaria egin zuten. Jende ugari bildu zen, bakoitzak bazkaria etxetik eramanda. Arratsaldean, berriz, herri kirol erakustaldia izan zen. Aizkoran aritu ziren Azurmendi, Ugarteburu, Zaldua eta Dorronsoro. Harri jasotzen, berriz, Xabier Aranburu Guzta.
Elortza eta Larrañaga trikitilariek girotu zuten Lierniko festa eguna.
Bihar, meza eta trikitilariak
Jaia atzo ospatu arren, bihar, Andra Mari egunez, meza izango da Liernin, 11:30ean, eta ondoren Elustondo anai arrebekin erromeria izango da, egun osoan zehar.