Irrintzik Berdintasunaren Hiria saria jaso du Hondarribian
Zumarragako Irrintzi dantza taldeak Berdintasunaren Hiria saria jaso zuen aurreko ostiralean Hondarribin Jaizkibel konpainia mistoko kideen eskutik. Sari banaketa ekitaldia iluntzean izan zen eta dantza taldeko dozena bat lagunek parte
Zumarragako Irrintzi dantza taldeak Berdintasunaren Hiria saria jaso zuen aurreko ostiralean Hondarribin Jaizkibel konpainia mistoko kideen eskutik. Sari banaketa ekitaldia iluntzean izan zen eta dantza taldeko dozena bat lagunek parte hartu zuten. Irrintzirekin batera Donostiako zein Tolosako dantza talde banako dantzariek sari bera jaso zuten. Berdintasunaren alde egindako lana saritu zieten hiru taldeei. Hain zuzen, Irrintzik Zumarragako Santa Isabel jaietako ezpata dantzan neskak zein mutilak elkarrekin dantzan lehenengoz jarri izanari aitortza egin zioten. Areago, ezpata dantza hunkigarri, gatazkarik gabekoa eta naturala egin zutelako.