Segurako turismo bulegoa itxita egongo da urriaren 2ra arte, mantentze lanengatik
Datozen asteetan itxita egongo da Segurako turismo bulegoa, Ardixarra etxean mantentze lanak egin behar dituztelako. Gaur itxi dute, urriaren 2ra arte. Dena den, turismo bulegoa itxita dagoen bitartean herrian zehar bisita gidatuak egiten jarraituko dute.