Azokaren atarian, jakien lehiaketak
Gaur egingo dute Euskal Jaietako aparteko azoka, baina Ordizian, atzotik nabaria da jai giroa. Kalean, postuak prestatzen ari ziren bezperatik. Plazan berriz, lapikoek eta gastronomia lehiaketek berotu zuten giroa. Guztira 12 elkartek parte hartu zuten...
Gaur egingo dute Euskal Jaietako aparteko azoka, baina Ordizian, atzotik nabaria da jai giroa. Kalean, postuak prestatzen ari ziren bezperatik. Plazan berriz, lapikoek eta gastronomia lehiaketek berotu zuten giroa. Guztira 12 elkartek parte hartu zuten gastronomia lehiaketan. Aldi berean, Gipuzkoako Odolki Lehiaketa ere egin zuten, 11 harakinen parte-hartzearekin. Gaur banatuko dituzte bietako sariak.