2015/9/8

Beasaingo BKL saskibaloi taldeak batzar orokorra egingo du

Antzizar Kiroldegian izango da ostegunean, 19:00etan.

Loinaz Agirre

Igandean Axari Trail mendi lasterketa egingo dute Idiazabalen

Hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Ibilbide motzean aldaketa txiki bat egin dute, eta Hirumugatako tontorretik pasako dira. Iazko irabazleak, Egea eta Maiora, lasterketan izango dira. Bihar da izena emateko azken eguna

Maialen Igartua

Urrupek berriz taularatuko du 'Figuranteen matxinada' lana

Ordiziako Herri Antzokian izango da emanaldia etzi, 22:15ean, Euskal Jaien egitarauaren barruan. Santa Ana jaietan estreinatu zuen obra hori Urrup taldeakOrdiziako Urrup antzerki taldeak bigarren aldiz taularatuko du hilabete pasaren buruan Figuranteen...

I. Gurrutxaga

EH Bilduk Siriako eta beste herrialde batzuetako errefuxiatuak hartzeko adierazpen instituzionala adostu nahi du

Zumarragako EH Bilduk Siriako eta Ekialde Hurbileko beste hainbat herrialdetatik ihesean ateratzen ari diren errefuxiatuak hartzeko tokiko sare bat egituratzeko konpromisoa jasotzen duen adierazpen instituzionala adostea eskatuko dio Zumarragako udalbatzari.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Begi guztiak Ordiziara begira

Euskal Jaietako aparteko azoka egingo dute bihar Ordizian, urteko garrantzitsuena. Egun horren momentu gorena izan ohi da gazta lehiaketa; aurten gainera, berrikuntzekin dator

Arkaitz Apalategi

Ospitaleko profesionalak kanpo kontsulten eraikin berrira ohitzen ari dira

Instalakuntza berrietara egokitu bidean daudela dio Emilio Canton Zumarragako Ospitaleko urologia zerbitzuko burua: «Mudantza zaila izan da. Kanpo kontsulten eraikinean lanean hasi berritan gaude». Urologiakoa da ospitaleko eraikin berrian pazienteak

Miriam Luki

Iparragirretarrak

Urretxuko eta Zumarragako musikariak dira. Ez dira iparragirretarrak, The Northagirres baizik, Iparragirre bardo urretxuarraren izenarekin egindako hitz jokoan. ‘Down to the ...

Goierriko Hitza

Azokaren atarian, jakien lehiaketak

Gaur egingo dute Euskal Jaietako aparteko azoka, baina Ordizian, atzotik nabaria da jai giroa. Kalean, postuak prestatzen ari ziren bezperatik. Plazan berriz, lapikoek eta gastronomia lehiaketek berotu zuten giroa. Guztira 12 elkartek parte hartu zuten...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa