Emakumeen Mundu Martxari babesa emateko ekitaldia egingo dute Seguran ere
Emakumeen Mundu Martxari atxikimendua adierazteko “ekitaldi sinbolikoa” prestatu du Seguran larunbat honetarako Bilgune Feministak. Udalarekin eta herriko elkarteekin elkarlanean antolatutako ekitaldia izango da, baina herritar guztiei bertaratzeko deialdia egin diete. Larunbat honetan, irailak 12, eguerdiko 12:30ean egin dute hitzordua Lixiba lekuan (Aldata Goeneko bidegurutzean).
Ordizian ere gisako ekitaldia egin zuten joan zen ostiralean. Hain justu ere, irailaren amaieran iritsiko da Mundu Martxa Euskal Herrira, urriaren 2an izango da Goierrin. ‘Gure gorputzak, geure lurraldeak’ da egitasmoaren edizio honetako leloa.