Ameztikoak Supelegorreko kobazulo sarreran
Udako geldialdiaren eta San Bartolome jaien ondoren ekin diete zegamarrek berriz ere mendi bueltei. Gorbea parke naturaleko Itxina mendian izan dira asteburuan Ameztiko mendizaleak, “Pagomakurretik abiatu, Atxulargo begitik igaro eta Supelegorreko kobazuloetaraino”. Kobazuloak ikusi eta taldeko argazkia egin ondoren “Arrabalgo zelai ederretara jaitsi” eta irteera puntuan amaitu zuten mendi buelta zegamarrek.