Jende asko ibili da asteburuan Idiazabalgo Garagardo Festan
Areto futboleko taldeak antolatzen du urtero , dirua lortzeko. Ostiral iluntzean bildu zen jende gehien, afaltzeko orduan. Hemezortzi garagardo zituzten saltzekoIraileko lehenengo asteburuan antolatzen du urtero Garagardo Festa Idiazabalgo areto futbol...
Areto futboleko taldeak antolatzen du urtero , dirua lortzeko. Ostiral iluntzean bildu zen jende gehien, afaltzeko orduan. Hemezortzi garagardo zituzten saltzeko
Iraileko lehenengo asteburuan antolatzen du urtero Garagardo Festa Idiazabalgo areto futboleko taldeak, dirua lortzeko. Aurten hamahirugarren urtez antolatu dute. Hiru egunez izan da Garagardo Festa Igarondo pilotalekuan, ostiralean hasi eta igandera bitartean, 18:00etatik 04:00etara.Antolatzaileen esanetan, jende asko hurbildu da pilotalekura, batez ere, herritarrak. «Ondo joan da aurtengo Garagardo Festa, eta balorazio positiboa egiten dugu», adierazi du Xabier Santxezek, areto futboleko taldekideak. Jende gehien ostiral iluntzean bildu zen, afaltzera. Izan ere, hemezortzi garagardo ezberdinez gain, janaria ere eskaintzen zuten Idiazabalgo Garagardo Festan: patata tortilla, hirugiharra, ukondoa… Eta alkoholik gabeko garagardoa ere eskaini dute.
Lanean, bestalde, areto futboleko taldekideak eurak ibili dira, txandaka.













