Goenaga, Garaño eta hainbat aktore Legazpin egindako aurkezpenean
Jose Mari Goenagaren eta Jon Garañonen filmak ‘Magical Girl’ eta ‘Felices 140’ lanekin lehiatuko du. Hiru filmeen artean erabakiko dute nork ordezkatuko duen Espainia. Espainiako Zinema Akademiak egin du aukeraketa eta irailaren 29an jakinaraziko dute azken erabakia.
Iaz Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten ‘Loreak’ filma, eta urte beteko tarte honetan sari ugari jaso ditu lanak. Tartean, Siberiako Zinema Jaialdiko filmerik onenaren saria irabazi du eta eta film latino onenarena Palm Springseko zinemaldian. Espainiako film onenaren Sant Jordi saria ere lortu zuten.
Nazioartean ez ezik, Goenaga ordiziarrak Garaño donostiarrarekin grabatutako lanak ere oso harrera ona izan zuen Goierrin. Eskualdean bertan, Zumarragan zehazki, grabatutako irudiak ere badaude filmean.