Urteurrren festa egingo dute Beasaingo Gaztetxean
11 urte dira Gaztetxea ireki zutela, Igartza-Loinatz jaiekin bat egingo du ospakizunak
Beasaingo Gaztetxearen 11. urteurrena ospatuko dute etzi, larunbatarekin. Egunari mendi buelta batekin emango diote hasiera; hain zuzen, 09:00etan Gaztetxetik Murumendira igoko dira. 14:00etan bazkari herrikoia izango da eta bazkalostean poesia errezitaldia egingo dute. 18:00etan manifestaKzioa deitu dute, tren geltokitik abiatuko dira Herrikoak zabalik Gaztetxeak bizirik lelopean. Mozorrotuta edo laranjaz jantzita joateko eskatu dute. Ondoren kontzertuak doan Gaztetxean: Marmol, Alerta Gorria, Olarius&Brothers, Nitrako eta FlyShit taldeek joko dute. Gero, herriko DJak.