Beasaingo saioarekin hasiko da aurten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Udaberrian Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea jokatu eta gero, bihar zortzi abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Guztira 43 bertsolarik parte hartuko dute, hiru hilabeteko iraupena eta hamabost saio izango dituen lehian. Gaur goizean egin dute txapelketaren aurkezpena, Beasaingo Igartza jauregian. Izan ere, Beasainen bertan jokatuko dute final zortzirenetako lehen saioa; hilaren 20an izango da, 17:30ean, Usurbe antzokian. Ez da Goierrin egingo duten saio bakarra izango; final laurdenetan, Ormaiztegin eta Urretxu-Zumarragan ere saio bana izango baitira.
Parte hartuko duten 43 bertsolarietatik 9 dira goierritarrak. Batetik, lehen fasea jokatzetik datozen seiak daude: Amaia Iturriotz, Aitor Irastortza, Gorka Azkarate, Aratz Igartzabal, Gemma Urteaga eta Antton Fernandez. Bestetik, duela lau urteko txapelketatik zuzenan sailkatuta datozen hiru bertsolari: Iban Urdangarin ataundarra, Nerea Elustondo legazpiarra eta Iñaki Apalategi beasaindarra. Apalategi, gainera, final laurdenetan hasiko da, azken txapelketako finalean izan baitzen.
Gai jartzaileen artean ere, goierritarren presentzia nabarmena izango da aurten ere. Asier Iriondo, Inaxio Usarralde, Itzaiar Etxezarreta eta Saroi Jauregi ariko dira lan horretan. Epaile taldeari dagokionean berriz, Martin Aramendi, Maite Sukia eta Mikel Urteaga ariko dira.
Sarrerak salgai
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko arduradunek arduradunek azaldu dutenez, final zortzirenetako eta final laurdenetako sarrerak dagoeneko salgai daude bertsosarrerak.eus webgunean. Abenduaren 20an Ilunben (Donostia) jokatuko den finalerako sarrerak aurrerago, urria aldera, jarriko dituzte salgai.
FINAL ZORTZIRENAK
- Beasain (irailak 20)
- Bertsolariak: Ane Labaka, Jon Maia, Haritz Mujika, Iñigo Mantzisidor ‘Mantxi’, Elo Pagola eta Beñat Iguaran.
- Azpeitia (Irailak 26)
- Bertsolariak: Unai Mendizabal, Amaia Iturriotz, Nerea Elustondo, Ander Lizarralde, Nahikari Gabilondo eta Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’.
- Lasarte-Oria (Irailak 27)
- Bertsolariak: Maider Arregi, Mikel Artola, Aitor Irastortza, Xabier Sukia, Beñat Lizaso eta Gorka Azkarate.
- Elgoibar (Urriak 3)
- Manu Goioagana, Unai Muñoa, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostarzu, Iban Urdangarin eta Manex Mujika.
- Arrasate (Urriak 10)
- Bertsolariak: Eneritz Artetxe, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Aratz Igartzabal, Iñaki Gurrutxaga eta Felix Zubia.
- Andoain (Urriak 11)
- Bertsolariak: Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpirotz eta Unai Gaztelumendi.
- Urretxu-Zumarraga (Urriak 24)
- Errenteria (Urriak 25)
- Zestoa (Urriak 31)
- Ormaiztegi (Azaroak 1)
- Eskoriatza (Azaroak 8)
- Zarautz (Azaroakk 22)
- Tolosa (Azaroak 29)
- Eibar (Abenduak 6)
- Donostia (Abenduak 20)