Italiako Alpeetan egiten da lasterketa, eta 330 kilometro ditu. 90 ordutan bukatzea gustatuko litzaioke Morani.
Carlos Moran aurtengo Zegama Aizkorri mendi maratoian. / Janire Arrondo
Mendiko lasterkarien artean ezaguna da Italiako Aosta eskualdean egiten den proba gogorra,
Tor des Geants.
330 kilometro eta 24.000 metroko desnibela ditu lasterketak. Proba luzea, gogorra eta zailtasun tekniko handikoa. Bihar hasiko da, eta Carlos Moran zegamarrak parte hartuko du beste hainbat gipuzkoarrekin batera.
Lehenengo aldiz parte hartuko du Moranek lasterketa honetan, eta
90 orduko erronka jarri dio bere buruari. 2010ean hasi ziren lasterketa hau antolatzen, eta orain arteko errekorra 70 ordukoa da. Iker Karrera amezketarrak jarri zuen errekorra, 2013an.
Moran gogoz agertu da hainbesteko sona duen lasterketan parte hartzeko. Dena den, indarrak dosifikatzen saiatuko dela adierazi du. “Halako proba batean parte hartzeko oso mentalizatuta eta motibatuta egon behar da, eta, aldi berean,
burua hotz mantentzen jakin behar da“.
Gipuzkoako Hitza egunkarian eman ditu azalpen gehiago Carlos Moranek, Klaudio Rezolarekin batera. Hiru aldiz izan da andoaindarra Italiako proban.