Emakumeen Mundu Martxari babesa eman diote Seguran
Martxoan abiatu zen Emakumeen Mundu Martxa Kurdistandik, Geure gorputzak geure lurraldeak lemapean, eta urriaren 2an iritsiko da Goierrira. Horren aurretik, Goierriko Bilgune Feministak antolatuta, martxari babesa emateko hainbat ekitaldi antolatzen ari dira, herriz herri.
Gaur, Seguraren txanda izan da, eta herriko hainbat elkartek bat egin dute ekimenarekin. Garai bateko lixiba tokian elkartu dira; Segurako Udalak, Emakumeen Mundu Martxaren aldeko plaka bat jarri du bertan, eta herriko elkarteek, lore bana landatu dute haren inguruan. Ekitaldi honekin, “emakumeen borrokaren hazia” Seguran ere “indartzen eta hazten” ari dela irudikatu nahi izan dute.
Emakumeen Mundu Martxa 2000. urtean egin zuten aurrenekoz, eta geroztik, bost urtez behin egiten dute, mundu osoko milaka emakume mobilizatuz. Lau arlo nagusitan biltzen dituzte beraien aldarrikapenak: Elikadura subiranotasunea eta baliabide eta bioaniztasunerako irismena, bakea eta desmilitarizazioa, emakumeentzako labidea eta emakumeen aurkako bortxakeria.
Mundu martxa hori, Euskal Herritik ere pasako da irailaren 28tik urriaren 2ra bitartean. Goierriri dagokionean, Beasainen egingo dute geldialdia, urriaren 2an. Aurten, batez ere, lurralri lotutako ekimenak antolatuko dituzte.
Ekimena babestu duten Segurako elkarteak: