Gaztetxeen eta 'herriko tabernen' kontrako erasoak salatu dituzte Beasainen
Beasaingo Gaztetxean 11. urteurreneko ekitaldiak ospatzen ari dira gaur. Festa eta aldarrikapen eguna da gaurkoa, izan ere, jai giroko ekitaldiez gain manifestazioa egin dute arratsaldean, Beasaingo kaleetan. Herrikoak zabalik, Gaztetxeak bizirik lemapean, Beasaingo Arrano tabernaren eta Donostiako Kortxoenea gaztetxearen kontrako erasoak salatu nahi izan dituzte. Dozenaka lagun bildu dira, manifestazio koloretsuan.
Goizean mendi martxa eta bazkaria egin dituzte, eta manifestazioaren ondoren, gauean jarraituko du festak, Gaztetxean bertan egingo dituzten kontzertuekin. Marmol, Alerta Gorria, Nitrako eta Fly Shit taldeek joko dute, eta ondoren, Olarius&Brothers rock DJ bikotearen musika izango dute goizaldera arte.