Txikia da Urkia auzoa, etxe kopuruz. Etxe bakan batzuk kaskoan, ermitaren inguruan; eta baserri batzuk barreiatuta, Itsasondoko mendi-haranetan. Plazatxoa, eta lehenago apaizetxea izandako eraikinean, auzoko elkartea. Txikia, ez hala festa-aukeraz. Urtean bi ekinaldi egiten dituzte, biak Gurutzearen inguruan. Maiatzean lehenengo, eta irailean orain. Larunbatetik astelehenera prestatu dute egitaraua auzotarrek.

Urkiko plaza, Gurutzeaurre etxearekin./Aimar Maiz
Otordu ugari egingo dituzte elkarteak. Larunbatean afaria, hasteko. Igandean eta astelehenean, hamaiketako eta bazkari bana. Txartelak hartzeko aurrez hots egin behar da, ostiralerako (irailak 11): 943 88 84 18. Trikitilariekin erromeriak ere ez dira faltako. Eta, iganderako, goi mailako aizkora erakustaldia, txapeldun handiak tarteko: Olasagasti, Arrospide, Larrañaga eta Ugarteburu. Xabier Aranburu
Guzta idiazabaldarrak harria jasoko du.
Ohi bezala, jaietan zehar saski bat zotz egingo dute, errifak salduta. Zenbaki sariduna astelehenean 20:00etan aterako dute.

Hamaiketakoa, Urkiko festetan, auzoko elkartean./Aimar Maiz
EGITARAUA
Irailak 12, larunbata
20:00. Jaien hasierako suziria.
21:00. Lagun arteko afaria.
23:00. Erromeria, Laja eta Mikel trikitilariekin.
Irailak 13, igandea
11:00. Hamaiketakoa, Antsorregi eta Olarte trikitilariekin.
14:30. Bazkaria.
18:30. Herri kirol erakustaldia. Aizkoran, Olasagasti, Arrospide, Larrañaga eta Ugarteburu. Harri jasotzen, Xabier Aranburu
Guzta.
Ondoren. Erromeria, Antsorregi eta Olarte trikitilariak.
Maiatzak 14, astelehena, Gurutze eguna
11:00. Meza nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa, Ostolaza eta Andonegi trikitilariekin.
14:30. Bazkaria.
19:00. Erromeria, Ostolaza eta Andonegirekin.