Olaberriko Udalak ikastaro aukera jarri du, urtean zeharrerako
Hainbat motatako kirolak, gimnastikak eta bestelako jarduerak egin ahalko dira 2015-16 ikasturtean, Olaberrian. Udalak ikastaro aukera zabaldu du, eta izena emateko epea ireki du. Udaletxean jakinarazi behar dute interesatuek.
Aerobic-eko ikastaroa irailaren 2an hasi zen. Astelehenetan eta asteazkenetan jardungo dira, 20.30tik 21:30era. Hilean 25 euro da (herrian erroldatuta ez daudenek, 30 euro).
Pilatesekoa urriaren 5ean hasiko da. Astelehenetan eta asteazkenetan dira saioak, 10:00etatik 11:30era. Prezioa: hilean 25 euro (erroldatu gabeek 30).
Yogakoa, urriaren 6an hasiko da. Astearte eta ostegunetan segiko du, 17:00etatik 18:30era. (25/30 euro hilean).
Zumba, berriz, urrian da hastekoa. Sortzen den taldearen arabera zehaztuko dute ikastaroa, hala ere.
Kultura arloari dagokionez, txalaparta ikasteko aukera izango da. Urritik ekainera, astean ordubeteko eskolak emango dituzte Olaberrian. Taldearen arabera zehaztuko dute eguna. Hilean 20 euro da (erroldatu gabeek, 25 euro).
udalaren webgunean ere.
Bestetik, euskara ikastaroa ere sortu dute. Urritik ekainean, denera 165 orduko kurtsoa izango da. Taldearen arabera zehaztuko dituzte klase-egunak; baita ordutegia ere, goizez edo arratsaldez. Gutxienez sei lagunek eman behar dute izena. Izena ematerako unean, 290 euroko matrikula ordaindu behar da. Kurtsoa bukatutakoan, udalak diru laguntza deialdia egingo du.
Beste taldeak osatzeko, gutxienez 8 lagun behar dira. Izen-emate orriak udaletxean edo liburutegian daude, baita